ZERGATIK ESFORTZU PROBA?

Kirol ariketa bati ekin behar zaionean aisialdian, preskripzio mediku bat dela eta edota lehiaketetan aritzeko, funtsezkoa da azterketa mediku bat egitea egoera arriskutsuak saihesteko. Esfortzu proba baten bidez mediku espezialista batek detekta ditzake istripuren bat eragin dezaken arazo kardiobaskular baten presentzia. Jakin beharrekoa da baita ere, zenbateko maiztasunez egitea komeni den, zein intentsitatetan, arretan hartu beharreko hainbat gauza eta zein diren mugak. Ariketa fisikoa beharrezkoa da osasun on batez gozatzeko, baina praktika ezegokiak molestia, lesio edo ondorio larriak ekar ditzake gure osasunean.

Azterketa mediku-deportibo bat funtsezkoa da kirola egiten duten pertsona guztientzat eta bereziki beharrezkoa gaixotasunen bat edukiz gero (diabetesa, obesitatea, hipertentsio arteriala, kardiopatia iskemikoa, EPOC, osteoporosia, antsietatea..), haurdunaldian eta adineko pertsonetan.

Esfortzu Proba

Esfortzu Proba

NORK EGIN BEHAR DU AZTERKETA MEDIKU-DEPORTIBOA?

• Orokorrean, ariketa fisikoa edo kirolen bat praktikatzen duen edozein pertsonak, eta bereziki ariketa fisikoa adin aurreratu batean hasten dutenek edo gaixotasunen baten diagnostikoa dutenek.

• Ariketa fisiko edo kirol jakin batean hasteko asmotan diren pertsonak edo beren egoera fisikoaren arabera zer den komenigarri jakin nahi dutenek.

• Kirola erregulartasunez praktikatzen dutenek eta esfortzua egitean beren osasuna kaltetu dezakeen patologiarik badagoen jakiteko kontrol mediku bat behar dutenek.

• Federazioren baten parte izateko eta lizentzia eskuratzeko azterketa mediku bat behar duten kirolariek.

• Maila altuko kirolariek eta jarraipen mediku bati esker beren errendimendua hobetu nahi dutenek.

• Kirol jakin batean hasi behar duten haur eta gazteek edota beren baldintza fisikoen arabera praktika egoki baterako orientazio nahi dutenek.

OHARRAK

• Azterketa medikuaren aurretik EZ jatea, EZ erretzea eta alkoholik Ez edatea gomendatzen da.

• Probaren bezperan esfortzu handirik ez egin.

• Esfortzu probarako kirol arropa ekarri: kamiseta, galtza motzak, kirolerako zapatillak…

• Puntualitatea eskatzen da.

• Azterketara etortzerik ez baduzu, 24 orduko aurrerapenarekin jakinaraztea eskatzen da.

 

PREZIOAK